domingo, 28 de diciembre de 2014

Sestao......

Bilbo Handia eskualdeko herria da Sestao. Nerbioi ibaiaren ezkerraldean dago, eta Barakaldo, Portugalete eta Trapaga ditu mugakide. Neurri batean herri txikia dela esan daiteke, 3,5 kilometro karratuko azalera duena, eta geografia malkartsua. Lurrik leunenak industria izaera eta erabilera nabarmena dute, eta hortxe kokatzen dira udalerriko enpresa nagusiak. Herria bera, ordea, muinoaren luze-zabalean hazi eta zabaldu da. 
Sestaora heltzeko hiru gisa daude, lehenengoa trenez, bigarrena autobusean eta azkena autoz. Aukera honetan trenez joatea aukeratu nuen, Galindoko geltokian jaitsi nintzen. Galindo Sestaotik kilometro batera dagoen auzo bat da Sestaorantz, eta Galindoko geltokitik irtendakoan parke bat aurkitu nuen zeina arreta deitu zidala, horrela motxilatik kamara atera eta argazki batzuk egiten ari nintzen. Izan ere, nire begirada eserleku batean finkatu zen, une hartan ezin nuen eserleku horretatik nire begirada kendu eta horregatik, adierazten dizuedan hurrengo argazkia egin nuen


Parke hori utzi eta gero, Sestaoko erdigunera heltzeko bidean joan nintzen, bat batean kale batetik igo nintzenean bide batekin topa egin nuen zihaitzez inguratuta .Bide horretan oso urrun ikusi zen Ertzantzaren bulegoa, baina ez dakit zergatia irudi horrek harriturik utzi zidan.


Gero leku horretatik alde egin nuen, Sestaoko erdigunerantz joan nintzen eta txolarte baten buruan, azkenik Sestaoko erdigunenan hedu nintzen, han ia-ia nahi gabe eliza polit bat aurkitu nuen. Momento hartan pentsatu nuen herriko eliza nagusia izango zela, Lasaitasun handiarekin begiratuz konturatzen ninzten beharbada Romaniko estiloa izango zela, baina orain, ondo pentsatu ondoren duda gehiegi dauzka zuzena den ala ez.


Sestaoko erdigunean heldutakoan, Kasko parkera hurbildu nintzen, han harrizko horma-irudia zegoen, oso polita zena eta horma irudia horretan lanen sorta bat agertu ziren, baina irudi jakin bat aukeratu nuen, horrela berari argazki bat atera nuen.

 

Espero dut erreportaje hori gusta dakizuen, eta nire argazkiak oso onak ez baziren ere, egin nituenak egiten nekienak bezalakoak dira.

No hay comentarios :

Publicar un comentario