martes, 4 de noviembre de 2014

Larrabetzuko txakurkrosa.....

Pasa den domekan Larrabetzuan bere txakurkrosa famotua ospatu zen eta han mendiko korrikalari mordo bat elkartu zen lasterketa ospetsu honetan parte har dezaten. Zale askorentzat, txakurkrosa proba berezi bat da eta izan ere, jende horrek garantzi handia ematen dio lasterketa mota honetan korrika egiteari.
Larrabetzuko herribildua (Larrabezua Kastelaniaz) Bizkaiko probintziaren udalerria da eta mungialdean kokatuta dago, Bilbotik 20 kilometrotara gutxi gorabehera.
Aukera honetan, lasterketa hori ikustera joan nahi nuen eta horretaz gainera, argazkiren batzuk ere atera nahi nuen. Horrela, pensatu gabe nire argazkilaritzako tresnak hartu eta larrabetzurantz ihes egin nuen.


Larrabetzura heldu nintzenean, argazkiren bat egiteko baldintzak apur bat erraz zeuden, zerua odeitsu samar zegoelago eta horretaz aparte argi gutxi baitzegoen ondo fokatzeko. Izan ere, memento horietan ez nuen fokua ondo hartzea lortu eta ez nekien non kokatu nintzen une horietan. Zorionez, hainbat proba egin eta gero foku perfektua hartzea lortu nuen eta hortik aurrera argazki onak aterazeari ekin nion


Irudietan ikusten duzunez, lasterketa oso lehiatuta zegoen eta ia-ia ez zekiten nork izango zen irabaslea, baina poliki-poliki batzuek besteak indar handiz aurreratzen joan ziren eta ia-ia helmuga urbil zeudenean irabasle agertu zen.


Proban nahiko korrikalariek parte hartu zuten eta hasieratik norgehiako handia zegoen haien artean, lasterketa ehun korrikalarik inguru beren txakurrekin korrika egiten zuten. Izan ere, batzuk abiadura handiz irten ziren lehengoak heltzeko helmugara eta kausa dela eta hauetako baten batek proba bertan behera utzi behar zuen.


Hala eta gustiz ere, proban giro handia egon zen eta hasieran, uste dut  lasterketa honetara joan zen jendea oso pozik amaitu zela proba honen emaitzarekin, finean proba honetara alde egin zuen jende askok esan zuen hurrengo urtean lasterketa honetan parte hartzera itzuliko dela.


Lasterketa guztietan gertatzen denez gero, lasterketa amaitu ondoren beti irabasle bat izaten da eta oro har, irabasle hauei sari bat ematen diete babesleek edo antolatzaileek, egoera honetan bi neska hauek irabasleak izan ziren bere kategorian eta une hauetan, saria jasotzeko itxaroten ari ziren.

No hay comentarios :

Publicar un comentario