Mostrando entradas con la etiqueta Lekuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lekuak. Mostrar todas las entradas

martes, 6 de enero de 2015

Portugalete 2015

Portugalete Bizkaiko probintziako herri bat da, Bilbao Nagusiako eskualdeari dagokio eta Nervion itsasadarreko exkerraldean kokatuta dago. INEren datuen arabera 47.756 biztalanle dauka, datu horiek 2012 urtean ekuratuak izan ziren. Udalerria Ballonti ibaitik Bilboko ittsadarrera doan mendikatik zehar zabaltzen da.
Ofizialki, 1322an fundatu zuen Maria Díaz de Haro andreak, zeina Don Joan Infantearen alarguna eta Bizkaiko Andrea baitzen, hiriari Logroñoko forua ematen zion hiri gutun baten bitartez.. Portugaleteko portua, Erdi Aroaren amaieraz geroztik, eta Bilboko portuaurrea baitzen, Gaztelako artilea Flandriara ateratzen zen lekua izan zen. Alabaina, Bilbo, XVI. mendetik aurrera, monarkiaren boterean oinarriturik, merkataritza monopolio hori kenduz joan zitzaion.
XIX. mendearen bigarren erdian hasi zen Bizkaiko industrializazioa, eta indar handia izan zuen Bizkaiko mendebaldeko meatze eremuetan eta Nerbioi ibaiaren ezkerraldean. Kokagune geografikoak, aldi hartan, Portugaleteko garapen industriala bultzatu zuen, bereziki karlistaldiaren amaieraren ondoren. XIX. mendean zehar Ezkerraldeko erdigune erabakigarria, merkataritzagunea eta aisiagunea izan da Portugaleteko hiria. Gaur egun, lanerako hiri egokia da bertakoentzat eta hiri erakargarri bat bisitarientzat, izan ere, multzo historiko eta monumentala guztiz interesgarri bat baitu.